XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sartzen ahal dea komentuan 1973-an?

Azken denbora hautan Karmeliten ordre bortitzean sartu da hogei ta bederatzi urteko neskato gazte bat.

Ez delakoan arras besteak bezalakoa, iduritzen zait balio duela neskato horren gaztetasunaren kondatzea.

Telebixtak ala kasetek aski erakutsi dute bere ofizio idorrean, zeren Mireille Ñegre Pariseko Opera dantza-sala haundienean lehen atera zen hogei ta bi urtetan.

On da jakitea zerk bero-arazi zuen dantzarat nexkato hori.

Bi urte zituelarik, ixtripu zozo batek zangoa kolpatu zakon.

Ascenseur delako upatzekoaren bortak xehatu zakon zangoa.

Medikuak dudan izanik heian behar zakotenetz moztu, orduan hatxeman penizilinari esker salbatu zakoten zangoa, bi erri moztuz bakarrik.

Berak erraiten du Jainkoa ari zela lanean.

Bainan maingu egon da zenbait urtez, ardurenean ospitalean egonez.

Aitamak, ikusiz heien alaba ez zela sendatzen, joan ziren mediku baten ikusterat.

Hunek erran zioten: Zuen haurrak, sendatzekotz, behar ditu dantza-leitzoneak hartu.

Egia zuen.

Bederatzi urtetan haurrak galdatzen du nahi zuela Opera dantza-lekuan sartu.

Ez dira sobera akort, alabainan! Bere bi erri motzekin trufatuko zutela eta holako.

Amak berdin, harentzat dantza bortitzegi zela.

Alabak, irri pollit batekin: Badazkit hoik guziak. Bainan badut kuraia, Jainkoa lagun.

Baliatuko zako.

Dantzan erakasleak ezar-arazten dazko galtzerdi lodi batzu bere zango eriaren gerizatzeko, eta beti beharko da oihal puxka bat ezarri zapeta-barnean, bi erri falta heien lekuan.

Haren pena haundia izanen da ez dela sekulan dantzan artzen ahalko untutsik, bere lagunak bezala.

Bere ganbaran badu burdinazko barra bat dilingo eta egun oroz oren bat pasatzen du haren inguruan lanean bere dantzaren ikasteko.

Eta huna nun hoinbeste egun txarren buruan, hoinbeste gostaia zitzakon ofizioaren fruitua haundizki saristatua ikusiko duen.

Hogei ta bi urtetan aterako da Operako lehen dantzari.

Zer ohorea, bainan zer borondatea ere!

Ez da hortan gelditzen Mireillen lana.

Orroitzen da eri egona dela.

Bere lanaren artetik joaiten da haur eri eta estropiatuen etxe baterat, heien artatzeko, jatera emanez, sala, ganbera garbitzen ariz eta bereziki haur heier solas goxo batzu erranez, irri ezti batekin beti.

Zer umiltasuna! Ikusi du haur horien sofrikari haundiena dela amodio eskasa.

Egia haundia! Erier egin bisita batek, heier eman bi solas onek ez dute heientzat parerik.

Mireillen dantzako lagunak ere loriatuak dauzka nexkato horren omore onak.

Bainan halere, ukaiten dituen ohore eta diru guziekin ez da satifos, badu beste bokazione bat.

Duda zenbait ilabete sartu da Prantziako Karmel batean, han otoitz-bizi bat eremaiteko bere serora lagunekin.

Lauetan hogei ta hamalau urteko aitatxi xaharrari erraiten dio etxetik partitzean: Ez dut nik han baizik zerbitzatzen ahalko mundua eta haur gaixo horiek.

Amak erran du: Pentsu nuen ene alabak zer bide hartuko zuen. Ainitzetan egoiten zen berrogei egunetaraino barur eta mehe eginez.

E.A.